XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEXIKO ERIZPIDEEN FINKAPENERAKO BATZORDEA

1993ko egitasmoan esaten zenari jarraiki, erdal atzizkien euskal ordainak zertan diren aztertu du LEF batzordeak urte honetan zehar.

Corpusa eta adibidetegia osatu

Horretarako, egitasmoan esaten zen bezala, berariazko corpus bat aztertu eta adibidetegi zabal samarra lortzen saiatu dira batzordekideak.

Hauxe izan da hain zuzen, 1993ko lehen lau hilabeteetako lana: corpusa hautatu, irakurri eta hustuketa-lanak egitea.

Aldi berean, garai batekoak eta berriagoak hustutzeko ahalegina egin da, eta berriagoen artean ere, sentiberatasun edo filosofia desberdina izan dezaketen itzulpen-motak bildu nahi izan dira.

Hauek dira hustu diren dokumentuak 11.000 fitxatako adibidetegia osatzeko:

- Nekazaritzako irakurraldiak (Gregorio Mujikaren itzulpena), Donostia, 1933:120 fitxa.

- Elizbarrutietako dokumentu elebidunetatik: Al servicio de una vida más humana /Gizalegezko bizitzaren zerbitzura (1992); Dichosos los que trabajan por la paz / Zorionekoak bakegileak (1991); Creer en tiempos de increencia / Fededun izan federik ezak jotako egunotan (1988): 638 fitxa.

- Euskaltzaindia: El libro blanco del euskera / Euskararen liburu zuria, Bilbo, 1978: 131 fitxa.

- Pascal/Narbaitz: Gogoetak, Baiona, 1980: 103 fitxa.

- Administrazioek sortzen dituzten dokumentuen erakusgarri bat:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1988, 1992 eta 1993ko zatiak: 856 fitxa.

Nafarroako Aldizkari Ofiziala: 219 fitxa.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: 353 fitxa.

IVAP/HAEEren Europako Ituneen Hiztegia: 124 fitxa.

Corpus hau osatzeko, egoki iruditu zaio batzordeari lehendik eginak zeuden hustuketez ere baliatzea, nahiz hauek ez duten testuingurua jasotzen: